Maria Arrese Arrietak 106 urte bete ditu

Maria Arrese Arrieta legazpiarrak 106 urte bete zituen atzo. Gaur egun Legazpiko biztanlerik adinduena da, eta familiaz eta gertukoenez inguratuta ospatu zuen urteurrena Santa Cruz egoitzan.
Eskoriatzan jaioa bada ere, gaztetan etorri zen Legazpira bizitzera, Telleriarteko Zatubi baserrira, Eustaquio Balerdi Zufiaurrerekin ezkondu ondoren. Bikoteak seme bat izan zuen, Javier; honek, Maite Ugarterekin, Mikel semea izan zuen; eta Mikelek, berriz, Gorka eta Enara seme-alabak ditu, Nerea Anduezarekin. Lau belaunaldi elkartu ziren atzo Santikutz egoitzan, 106. urteurrena elkarrekin ospatzeko.
Arratsaldean, Legazpiko Udaleko ordezkariek ere bisita egin zioten Mariari: Eric Galvez alkatea eta Nerea Lopez de Heredia zein Miryam Galilea zinegotziak bertan izan ziren, zorionak eman eta herritarren aitortza helarazteko. Udal ordezkariek lore sorta bat oparitu zioten, urtebetetze bereziaren oroigarri.
Legazpiko Udalak bere esker ona eta aitortza adierazi nahi dizkio Mariari. Halako urteurrenek balioan jartzen dute gure adinekoek egindako ibilbidea eta herriari egindako ekarpena.
Zorionak Maria!