Marcia Sánchez Martín omendu dugu bere 100. urtebetetzean
2026/05/25

Marcia Sánchez Martínek mende bat bete du eta bere familia osoaren babesean eta maitasunez inguratuta ospatu du. 1958an herrira iritsi zenetik Legazpiko auzokidea da Marcia, eta gaur egun bi alaba, lau biloba eta sei birbiloba ditu.
Urteurren esanguratsu hau dela eta, herriko alkateak mendeurrena bete duen herritarra bisitatu du udalerriaren zorionak helarazteko. Bide batez, lore-sorta bat eman dio, herrian duen sustraitzea eta bere bizi-ibilbidea aitortzeko.
Lerro hauetatik guk ere bat egin nahi dugu zorionbideekin: Zorionak, Marcia!