Legazpiko HAZ itxi egingo da astelehenean 7:30etik 8:30era hobekuntza informatikoak direla eta
2026/05/08

Egoitza elektroniko berria izango du Udalak maiatzaren 11tik aurrera, barne kudeaketarako programa berritu izanaren ondorio, eta aldaketa hau dela medio, astelehenean 7:30-8:30 bitartean Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ) itxita egongo da.
Aldaketak zerbitzuan ahalik eta eragin gutxien izatea espero dugu. Aldez aurretik, barkamena eskatzen dugu sor litezkeen eragozpenengatik.