Legazpi harro! Udaletxea ortzadarraren kolorez argiztatuko da LGTBIQ+ Harrotasunaren Egunean

Urtero bezala, ekainaren 28an Legazpiko Udaletik babesa adierazi nahi diogu LGTBIQ+ Harrotasunaren nazioarteko egunari.
Oroitzapenezko data horrek – Stonewall-en altxamenduagatik (1969) – berekin dakar aniztasuna, inklusioa eta pertsona lesbianen, gayen, bisexualen, transexualen eta queerren eskubideen aldeko borroka agerian jartzea.
Gaur egun hain beharrezkoa den gizarte-mugimendu horri emandako babesa modu sinbolikoan erakutsi nahian, asteburuko gau guztietan, Udaletxeko eraikina ortzadarraren koloreekin argiztatuko da, ostiral gauetik astelehenera.
Bestalde, zenbait altzari publiko margotu dira aipatutako koloreekin. Kolektiboa ikusaraztea eta babesa modu sinbolikoan adieraztea ez dira helburu bakarrak: horrekin batera, argi utzi nahi da berdintasuna eta duintasuna sustatzeko konpromisoa urteko egun guztietan egongo dela presente.