Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Herritarrak gonbidatzen ditugu Gizarte Zentroaren etorkizuna elkarrekin birmendatzera

2026/06/06
Herritarrak gonbidatzen ditugu Gizarte Zentroaren etorkizuna elkarrekin birmendatzera

Legazpiko Udalak, Udal Gizarte Zerbitzuen bitartez, hausnarketa estrategiko bat jarri du abian herriko Zainketa Ekosistemari buruz. Esparru horretan, funtsezko aukera bat identifikatu da: Gizarte Zentroa gure udalerriko zainketa-jardueren erdigunean jartzea.

Hori lortzeko, legazpiarren ahotsa, ideiak eta parte-hartze aktiboa izan nahi dira lagun. Udalaren helburua ez da jada funtzionatzen duena ordezkatzea, haren ikuspegia zabaltzea baizik; beraz, zentroaren egungo funtzio guztiak mantendu eta indartuko dira: adinekoentzako erreferentziako topagunea izaten jarraituko du, jarduera soziokulturalen eskaintzari eutsiko zaio, eta gure adinekoen osasun fisiko eta mentala lantzeko gune egokia bermatuko da.

Hala ere, egungo erronka urrats bat harago joatea da, udalerrian dauden beste zainketa-behar batzuei bide emateko, gunea Legazpiko garai eta errealitate berrietara egokituz. Eta horretarako, zuek behar zaituztegu! Behar horiek elkarrekin identifikatu nahi ditugu, Gizarte Zentro inklusiboago, komunitarioago eta dinamikoago baten izaera eta antolaketa elkarrekin diseinatzeko. Beraz, animatu eta parte hartu datorren ostegunean, ekainak 11, 17:00etatik 19:00etara Gizarte Zentroan bertan egingo den saio irekian.

Gure udalerria zaintzea guztion zeregina da. Edozein belaunalditakoa zarela ere, zure ikuspuntua funtsezkoa da Legazpin zainketa-sare sendoago bat ehuntzeko. Zure zain gaude!