Ezagutu Legazpiko 2026-2027 ikasturteko ikastaroen eskaintza eta eman izena
2026/08/28

2026-2027 ikasturtean Legazpin eskainiko diren ikastaroak dituzue hemen. Ikastaroen gaineko eskuliburua ikusgai egongo da udaleko web orrian eta eskuragarri herriko zerbitzu publikoetan ere.
Eskuliburuan jasotzen dira Udalak berak, herriko elkarteek udalaren eskariz edo/eta herriko elkarteek beren kabuz antolatu dituzten ikastaroak. Informazioa bost ataletan sailkatuta dago: Gizartea, Euskara, Kultura, Hezkuntza eta Kirola. Eskaintza handia da eta parte hartzera animatzen zaituztegu.
Kasu batzuetan, izen-ematea datozen egunetan egin beharko da; besteetarako berriz, plazak baldin badaude, urtean zehar egiteko aukera egongo da.