Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Erregularizaziorako kalteberatasun-txostenak eskatzeko epea ireki da

2026/04/23
Erregularizaziorako kalteberatasun-txostenak eskatzeko epea ireki da

Legazpiko Udalak kalteberatasun-txostenak egiteko arreta-jardunaldiak antolatu ditu, herritarrei erregularizazio-tramiteetan laguntzeko asmoz.

Arreta pertsonalizatua bermatzeko eta itxaronaldirik ez izateko, Gizarte Langilearekin hitzorduak maiatzaren 5, 6, 7 eta 8rako antolatu dira. Dokumentu hau behar duten pertsona guztiek, ezinbestekoa izango dute aldez aurretik hitzordua eskatzea, 943 73 70 30 zenbakira deituz edo zuzenean udaletxera bertaratuz.

Kalteberatasun-txostena
Gizarte-kalteberatasunari buruzko txostena honako pertsona hauei bakarrik zuzenduta dago:

  • Aurretik lan-kontraturik izan ez dutenei.
  • Beren kargura seme-alaba adingaberik, desgaitasuna duten seme-alaba heldurik edo gurasorik ez dutenei.

Pertsona bat kalteberatasun-egoeran badago eta aurreko bi puntu horiek betetzen ez baditu, gizarte-zerbitzuen txostena izango da prozesu legalarekin jarraitzeko bere egoera egiaztatuko duen dokumentua.

Erregularizazioa tramitatzea
Prozesu hau egoitza-irizpide hauek betetzen dituzten atzerritarrentzat pentsatuta dago:

  • Estaturik 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen iritsi izana.
  • Tramitea egiteko unean gutxienez bost hilabeteko egonaldia izatea.
  • Zigor-aurrekaririk ez izatea.