Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Zure izapideak BakQarekin erraz egiten ikasteko hitzaldiak

2025/06/04
Zure izapideak BakQarekin erraz egiten ikasteko hitzaldiak

BakQ ziurtagiri digitalari buruzko hitzaldi informatibo interesgarriak egongo dira datorren ekainaren 9an GAZTELERAZ eta ekainaren 10ean EUSKARAZ Legazpiko Kultur Etxeko Areto Nagusian. Oraindik sistema digital hau ezagutzen ez baduzu edo erabiltzeko moduari buruzko zalantzak badituzu, hau da zure aukera gehiago ikasteko!

Saioan zehar, honako hauek azalduko dira:

  • Zer da BakQ ziurtagiri digitala?
  • Nola lortzen da?
  • Zertarako balio du?
  • Non erabil daiteke?

BakQ tresna funtsezkoa da, administrazio-izapideak Internet bidez modu azkarrean, errazean eta seguruan egiteko aukera ematen baitu. Dokumentu ofizialen eskaeratik sinadura elektronikora arte, sistema hau prozedura ugari sinplifikatzeko eta alferrikako joan-etorriak saihesteko diseinatuta dago.

BakQarekin egin daitezkeen izapide batzuk:

  • Udaletxeko egoitza elektronikoa: Tramiteak egin, errolda agiria deskargatu, tasak kudeatu…
  • Osakidetza: Historia klinikoa ikusi, hitzorduak hartu/aldatu, itxaron-zerrendak ikusi…
  • Gizarte-segurantza: Lan-bizitzaren txostena deskargatu, prestazioak eskatu, ziurtagiriak lortu…
  • DGT: Isunak ordaindu/erreklamatu, puntuak kontsultatu, ibilgailuak kudeatu…
  • Eusko Jaurlaritza: Diru laguntzak eskatu, espedienteak ikusi, isunak ikusi…
  • NIK Patrika Digitala: Askotariko txartelak mugikorrean izan, hala nola, liburutegikoa, kiroldegikoa, osakidetzakoa…

Data: Ekainaren 9an GAZTELERAZ eta ekainaren 10ean EUSKARAZ

Ordua: 18:00etan.

Lekua: Legazpiko Kultur Etxeko Areto Nagusian.

Ez galdu zure gestio digitalak nola hobetu jakiteko aukera hau! Sarrera librea eta doakoa da, aukera bikaina izan daiteke gehiago ikasteko!

Zain gaituzu!