Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

“Zorretan” antzezlana, Hika teatroaren eskutik, urriaren 17an Latxartegi Aretoan

2025/10/07
“Zorretan” antzezlana, Hika teatroaren eskutik, urriaren 17an Latxartegi Aretoan

Umore zentzugabea eta tentsio-uneak nahasten dituen tragikomedia, maitasuna, amatasuna eta zaintzak aztertuz. Bikote baten bizitza astinduko da emakumeak jakiten duenean ama beraiekin joango dela bizitzera. Barre eta gogoeta artean, etxeko kaosari eta iraganeko mamuei egin behar diete aurre.

XXV Donostia Antzerki Saria 2025 jaso zuen, 2025eko martxoaren 27an.

Sinopsia

Emakumea eta gizona duela hogeita hamar urtetik dira bikote. Gaur oso aztoratuta itzuliko da etxera. Amarekin hitz egin du eta ulertu dio senarrak berarekin bizitzera gonbidatu duela. Emakumea, erabat aztoratuta, kontuak eskatzen ari zaio gizonari, bere gorbata berdearen bila arduratuta eta lanpetuta dabilen gizon bati. Gainera, bere pijama erantzi eta loredun soinekoa janztea nahi du. Joan egin behar dute, baina ez dirudi ezer bere lekuan dagoenik. Etxea nahasita dago eta dena da arraroa, amets batean bezala. Normaltasunera itzultzeko borrokatzen da, baina lur azpian hondoratzen ari dela sentitzen du, eta laguntzeko prest dagoen esku bakarra amarena da. Emakumeak ez du horrelakorik nahi. Nahiago du lur azpian bizi azal lodiko sator bihurtuta.

Kontakizunean zehar egoera komikoak, absurduak edo surrealistak gertatuko dira, pertsonaien iraganaren, orainaren edo etorkizunaren artean biziko den narrazio hautsi batean. Emakumeak bere mamuen aurka borrokatu beharko du. Amarekiko harremana zer izan zen gogoratuz, haurtzaroko beldurrak eta iraganeko minak agerian utziz. Bien bitartean, amaren presentziak ukitu absurdua eta magikoa gehituko dio amatasunaz, zaintzaz eta maitasunaz hitz egiten duen tragikomedia honi.

Fitxa Artistikoa

  • Sorrera eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
  • Zuzendari laguntzailea:Miren Gojenola.
  • Antzezleak:Miren Gaztañaga, Jabi Barandiaran, Iñake Irastorza.

Sarrerak aurrez salgai, https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/ loturan.

Sarrerarik geratzen bada, urriaren 17an bertan, aretoko leihatilan jarriko dira 18:30ean. Sarreren prezioa: 10€takoa izango da.