Zorionak, Mimaru!
2025/06/17

Legazpin zorioneko gaude: gure loradenda maiteak, Mimaruk, "Hamar Bitxiak" saria jaso du. Sari hori Gipuzkoako Bazkudeak eguneroko bitxi diren saltokiei ematen dien esker ona da.
Legazpiko Udaletik bihotzez zoriondu nahi dugu Mimaru osatzen duen talde osoa. Loradenda bat baino askoz gehiago zarete: kolorea, hurbiltasuna, alaitasuna eta sormena zarete, gure bizitzak lorez eta une bereziz betetzen jakin duzue, eta saria ongi merezia izan da.
Eskerrik asko tokiko merkataritzaren alde egiteagatik, detaile guztiak zaintzeagatik eta beti hor egoteagatik, irribarre batekin eta aukera bakoitzerako lore-sorta bikain batekin.