Zinegoak Jaialdiko filmak ikusgai Legazpin maiatzaren 15 eta 16an

Kultura zerbitzuko ikus-entzunezkoen programa maiatzera luzatu dugu aurtengoan ere, baina oraingoan Zinegoak jaialdian aurkeztutako filmak eskainiko dira.
ZINEGOAK , Bilboko LGTBIQA+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia da, eta Zinegoak Hedapena programaren bidez jaialdian ikusgai ditugun lanak udalerrietara zabalduko dira, herrientzat zaila baita mota honetako edukiak eskuratzea. Gero eta ohikoagoa da LGTBIQ+ edukiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara heltzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalekin. Gure bigarren helburua, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzea da, urtero Zinegoakek sortzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz.
Hala, maiatzaren 17an, Homofobiaren Aurkako Nazioarteko eguna dela eta, Legazpin aurreko bi egunetan izango dira emanaldiak, Legazpiko Kultur Etxeko Areto nagusian, 19:30ean.
MAIATZAK 15, OSTEGUNA: Haurtzaro/Nerabezaroan gaia jorratzen duten LABURMETRAI SORTA.
MAIATZAK 16, OSTIRALA- FIKZIOZKO PELIKULA:
"Todo el silencio" du izena, mexikarra (gazteleraz euskarazko azpidatziekin): Goizetan, zeinu-hizkuntzako irakaslea da Miriam, eta, arratsaldeetan, antzerki profesional batean parte hartzen du. Bien bitartean, harreman egonkor eta pasioz betea bizi du bere neska-lagunarekin, Lolarekin. Pertsona gor baten antzeko bizitza daukan arren, dena goitik behera amilduko zaio entzumena galtzen ari dela konturatzen denean.
Zuzendaritza: Diego del Río
Iraupena: 78'
IKUSI TRAILERRA:
