ZINE-KLUB SAIOA LATXARTEGI ARETOAN: “Sala de profesores”. Urtarrilak 30, ostirala, 19:00etan

Legazpi Zine-Klub elkarteak Sala de profesores filma eskainiko du, datorren urtarrilaren 30ean, ostirala, 19:00etan Latxartegi Aretoan. Pelikula Alemaniar honek Oskarretarako eta Goya saietarako izendapenak jasotzeaz gain, beste hainbat jaialditan ere izan zen izendatua hainbat kategoriatan.
Sinopsia:
Carla Nowak matematika eta kirol irakasle idealistak bigarren hezkuntzako eskola batean hasi zuen bere lehen lana. Eskolan lapurreta batzuk gertatzen direnean eta ikasleetako bat susmagarri denean, gaiaren muinera bere kabuz iristea erabakitzen du. Carla guraso sumindu, lankide setati eta ikasle oldarkorren artean bitartekari izaten saiatzen da, baina eskola-sistemaren egitura gupidagabeei aurre egin behar die. (FILMAFFINITY)
Fitxa Teknikoa:
Zuzendaritza: Ilker Çatak
Gidoia: Johannes Duncker, Ilker Çatak
Aktoreak: Leonie Benesch, Eva Löbau, Leonard Stettnisch, Michael Klammer,…
Argazkia: Judith Kaufmann
Musika: Marvin Miller
Generoa: Drama. Thrillerra / Ikastetxeak eta Unibertsitatea. Irakaskuntza.
Iraupena: 99 minutu
Urtea: 2023