Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Zine-Klub saioa Latxartegi aretoan: “La habitación de al lado”

2024/12/24
Zine-Klub saioa Latxartegi aretoan: “La habitación de al lado”

Legazpi Zine-Klub elkarteak, abenduko eta urteko azken zine-klub saioa eskainiko du Latxartegi Aretoan abenduaren 27an, ostiralean arratsaldeko 19:00etan.

Pedro Almodovarren “La habitación de al lado” filma eskainiko dute.

Sinopsia:

Ingrid eta Martha oso lagunak izan ziren gaztetan. Biak aldizkari berean lan egiten zuten, baina Ingrid autofikzioko eleberrigile bihurtu zen eta Martha gerrako erreportari. Bizitzaren zirkunstantziek banandu egin zituzten, eta, urte askotan kontakturik izan gabe egon ondoren, berriz ere muturreko egoera batean aurkitzen dira, baina harrigarriro gozoa. Pedro Almodovarren ingeles hutsezko lehen film luzea. (FILMAFFINITY)

Fitxa Teknikoa:

Zuzendaritza: Pedro Almodóvar

Gidoia: Pedro Almodóvar, Sigrid Nuñezen eleberri batean oinarriturik

Aktoreak:Tilda Swinton, Julianne Moore, John Turturro, Alessandro Nivola,…

Musika: Alberto Iglesias

Argazkia: Eduard Grau

Generoa: Drama. Adiskidetasuna. Literatura. Gaixotasuna

Iraupena: 106 minutu

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak erosteko loturak berdina izaten jarraituko du: https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/