Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Zine-klub saioa Latxartegi aretoan: "Amal"

2025/01/04
Zine-klub saioa Latxartegi aretoan: "Amal"

Legazpi Zine-Klub elkarteak, abenduko eta urteko azken zine-klub saioa eskainiko du Latxartegi Aretoan Abenduaren 27an, ostiralean arratsaldeko 19:00etan.

Pedro Almodovarren  “La habitación de al lado” filma eskainiko dute.

Sinopsia:

Amal Bruselako institutu bateko irakasle frantziarrak irakurzaletasuna lantzera, adierazpen askatasuna defendatzera eta tolerantzia sustatzera animatzen ditu bere ikasleak. Hala ere, bere ideiek islamiar estremismoarekin lotutako ikasle eta ikaskide batzuk gogaitzen dituzte, beren irakaskuntza-metodoen guztiz kontrakoa. Horrela izanda  ere, Amal irmo mantentzen da, batez ere Moniari, bere ikasleetako bati, eraso egin dioten, jazarri duten eta homosexualitateari buruzko susmoek mehatxatu duten neska bati lagundu behar dionean.

Fitxa Teknikoa:

Zuzendaritza: Jawad Rhalib

Gidoia: Jawad Rhalib, David Lambert, Chloé Leonil. Istorioa: Jawad Rhalib

Aktoreak: Lubna Azabal, Fabrizio Rongione, Catherine Salé, Johan Heldenbergh,…

Argazkia: Lisa Wilame

Generoa: Drama soziala. Irakaskuntza. Homosexualitatea. Nerabezaroa

Iraupena: 107 minutu

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak erosteko loturak berdina izaten jarraituko du: https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/