Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Zine-Klub saioa apirilaren 4an, 19:00etan eta 22:00etan: “Oso ondo…berriro!” dokumentalaren estreinaldia

2025/03/24
Zine-Klub saioa apirilaren 4an, 19:00etan eta 22:00etan: “Oso ondo…berriro!” dokumentalaren estreinaldia

 

Sustraiak Dantza taldeak 50 urte betetzen ditu 2025ean, eta hori aitzakia harturik “Oso ondo…berriro!” dokumentala egin du.

Apirilaren 4an, ostirala, egingo da dokumentalaren estreinaldia, eta bi saio eskainiko dira, biak doakoak, 19:00etan eta 22:00etan, Legazpiko Latxartegi Aretoan.

Sarrerak aurrez hartu behar dira Kultur Etxean, goizez 10:00-13:00 eta arratsaldez 16:00-20:00. Bakoitzak gehienez ere 4 sarrera eskuratu ahal izango ditu.

22:00etako saiorako sarrera gutxi batzuk baino ez dira geratzen.