Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Zaintza zerbitzuan 10 plaza gelditu dira lehen hezkuntzako ikasleentzat. Izena ematea luzatu da

2025/06/06
Zaintza zerbitzuan 10 plaza gelditu dira lehen hezkuntzako ikasleentzat. Izena ematea luzatu da

Legazpiko Udaletik jakinarazten dugu 10 plaza libre geratzen direla oraindik zaintza zerbitzu berezian (uztailaren 1etik 24ra) Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (LH1 – LH4), 8:00etatik 9: 30era.

Zerbitzu hau familia kontziliazioa errazteko pentsatuta dago eta aipatutako ikastaroetan eskolatutako haurrei zuzenduta dago.

Prezioak:

• Lehen haurra: 39 €

• Bigarren haurra: 25 €

• Hirugarren umetik aurrera: DOAKOA

Plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Izena ematea

Izena emateko azken eguna: ekainak 15