Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Zaintza zerbitzu berezia uztailean

2025/05/12
Zaintza zerbitzu berezia uztailean

Legazpiko Udalak zaintza zerbitzua jarriko du martxan uztailean antolatutako jardueretan parte hartzen duten umeentzat. Zerbitzua uztailaren 1etik 24ra bitartean eskainiko da, goizeko 8:00etatik 9:30etara.

Udalak zerbitzu hori emango du, azken urteetako eskariari erantzunez, lana eta familia bateragarri egiten laguntzeko. Erabiltzaileek hartuko dute beren gain zerbitzuaren kostu osoa.

Zerbitzua martxan jartzeko gutxieneko pertsona kopurua 10ekoa izango da.

Zabalik dago izena emateko epea, eta, eskaeraren arabera, informazio gehiago emango da haren funtzionamenduari buruz. Kostua aldatu egin daiteke, eskaria, erabiltzaile-kopurua eta behar diren begiraleak kontuan hartuta.

Izena emateko epea maiatzaren 10etik 18ra bitartekoa izango da, biak barne.

IZEN-EMATE INPRIMAKIA

Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, ohiko kanalen bidez Udalarekin harremanetan jartzea gomendatzen da.