Xabier Ortiz de Luzuriaga BTT XX. edizioa maiatzaren 31n

Maiatzak 31, larunbata, Legazpiko Hegialde auzoan aurrera eramango da XX. Xabier Ortiz de Luzuriaga BTT trabesia. Irteera 09:15tan izango da eta ibilbideak 32 kilometro izango ditu.
Xabier Ortiz de Luzuriagaren omenez, Legazpiko Hegialde auzoan urtero bezala aurten ere trabesia ospatuko da, honetan 254 partaidek izena eman dutelarik. XX. urteurrena dela eta, hainbat ekitaldi egingo dira egun osoan zehar.
Egitaraua hurrengoa izango da:
9:15 Martxa Hasiera
11:00-13:00 Puzgarriak
14:30 Bazkaria – Paella
18:00 Txozna eta bokatak
18:00 – 20:00 Txaranga (MAUXITXA Txaranga)
20:30 Kontzertua (MALA BIELA)
22:30 Kontzertua (KALEAN eta EXPANSION)
Urtero bezala, inskripzioarekin batera dermac.es diseinatutako kamiseta bat banatuko da eta trabesia bukatzean, partaide guztien artean zenbait oparien zozketa egingo da.
Xabier Ortiz Btt trabesia Legazpiko Hegialde auzoan du hasiera eta bukaera, aparkalekuan bertan dutxak ere egongo dira.
Informazio gehiago: xabierortizbtt.eus
