Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

UZTALAI udaleku irekiak: gaur, maiatzaren 5ean, ireki da haurrak UZTALAI udaleku irekietan matrikulatzeko epea

2025/05/05
UZTALAI udaleku irekiak: gaur, maiatzaren 5ean, ireki da haurrak UZTALAI udaleku irekietan matrikulatzeko epea

Herriko jaiak igarota, ate joka ditugu uda eta udako oporrak. Ohi bezala, Legazpiko Udaleko Euskara Zerbitzuak “Uztalai” udaleku irekiak eskainiko ditu HH-2 eta LH-4 maila bitarteko haurrentzat.

Haurrak matrikulatzeko epea: maiatzaren 5etik 18ra.

Informazio guztia “Uztalai” udaleku irekien webgunean: https://udalekuak.legazpi.eus

Udalekuen ezaugarri nagusiak:

-  HH-2 eta HH-3ko haurrak geletan; hasiera batean HH-2ko eta HH-3ko taldeak Haztegi ikastolak Latxartegin duen eraikinean baina, osatuko den talde-kopuruaren arabera, azken orduko aldaketak egon daitezke.

- HH-4tik LH-4ra, aire librean; HH-4ko taldeak Latxartegi parkean; HH-5ekoak Agirre-etxeberri parkean eta LH-koak Azokan eta plazan.

- Matrikula: seme-alaba bakarra, 80,00 €; bigarrena, 51,20 € eta hirugarrenetik aurrera doan.

- Izen-ematea online egiteko baleko helbide elektroniko bat izan behar da. Galdetegia bete ondoren, helbide horretan berehala jasoko da mezu bat eta emandako datuekin osatutako izen-emate orria. Dokumentu hori elektronikoki sinatzea gomendatzen dugu (ziurtagiri digital batekin edo BakQ-rekin) eta helbide honetara bidali: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Elektronikoki sinatu ezin bada, jasotako izen-emate orria inprimatu, sinatu eta Herritarrentzako Arreta Bulegoan aurkeztu beharko da maiatzaren 30erako. Bestalde, izen-ematea online egin ezin dutenek aurrez aurre egin ahal izango dute Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, maiatzaren 16ko 14:30ak arte

 

Informazio gehiago: