Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

UZTALAI udaleku irekiak, begiraleen behin-behineko zerrenda

2025/04/30
UZTALAI udaleku irekiak, begiraleen behin-behineko zerrenda

Astelehen goizean, UZTALAI udaleku irekietan begirale gisa lan egiteko izena eman duten izangaiak aukeratzeko epaimahaia bildu zen.

Oinarrietan jasotako merezimenduak baloratu eta ezarritako baremoa aplikatu ondoren, behin-behineko zerrenda osatu da.

Kontratatu beharreko begiraleen kopurua haurrak matrikulatzeko epea maiatzaren 18an bukatu eta haur-taldeak osatu ondoren jakingo da.

Behin-behineko zerrenda behin betikoa izango da datorren asteartean, maiatzaren 6an, aurkez daitezkeen alegazioak aztertu eta egon daitezkeen zalantzak argitu ondoren.

BEGIRALEEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDA