Uztalai, marrazketa eta kirol jardueretan izena emateko epea maiatzaren 5ean irekiko da

Ohi bezala, Legazpiko Udalak aisialdiko hainbat jarduera eskainiko ditu udan eta aurten aurreratu egin du horien berri ematea, familiei jarduera horien planifikazioan laguntzeko asmoz. Hala ere, jarduera horietan izena emateko epea ez da Santikutz jaiak igaro arte irekiko.
Maiatzaren 5ean irekiko da Uztalai, udaleku irekietan, marrazketa ikastaroan eta udako kirol jardueretan izena emateko epea. Udaleku irekietan izena emateko epea, maiatzaren 18ra arte izango da eta beste bietan, maiatzaren 30ra arte.
Legazpiko udaleko zerbitzu ezberdinek (edota hauekin lankidetzan) udan eskainiko dituzten ikastaroen eskaintza osoa biltzen duen liburuxka udaleko webgunean zintzilikatu da eta familiek ikastetxeetako online plataformen bidez jasoko dute. Hala ere, Kiroldegian, Kultur etxean eta udaletxean ere eskuragarri egongo da.