Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

UZTAKALE. Txost! Taldearen kontzertua uztailaren 1ean, 19:00etan Agirre Etxeberri Parkean

2025/06/26
UZTAKALE. Txost! Taldearen kontzertua uztailaren 1ean, 19:00etan Agirre Etxeberri Parkean

Zeru zoro zenduaren azpian bazen lagun talde bat, musika egiten hasi eta hauxe emaitza, Txost!

Txost! Urretxu-Zumarragako musika taldea da eta Legazpin dute entsegu tokia. Egile-popa, pop urduria eta ausarta egiten dute. Alaitasuna eta jolasa oinarritzat hartuz kantu bereziak josten dituzte, letra zoroak kantatuz. Esperimentaziorako tarteak uzten dituzte kontzertuetan, eta ikus-entzuleekin gertutasuna bilatzen dute

PARTAIDEAK:

  • Mikel Arriaran 'Tunixi', bateria, ahotsa
  • Aritz Ormazabal 'Orma', baxua, ahotsa
  • Iosu Isaias Villanueva 'Isuo', gitarra, ahotsa
  • Jon Murua 'Kezman', tronpeta, ahotsa

Euria balitz Azokan.