Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

UZTAKALE. Tio Teronen Semeak. Haurreskolari ikuskizuna uztailaren 4an, 20:30ean Euskal Herria plazan

2025/06/27
UZTAKALE. Tio Teronen Semeak. Haurreskolari ikuskizuna uztailaren 4an, 20:30ean Euskal Herria plazan

Sustraiak Dantza taldeak bere 50. urteurrenean Uztakalen ekitaldi hau antolatzea proposatu zuen eta hala antolatu da.

Tio Teronen semeak taldeak aurkeztuak ditu bere aurreko lanak Legazpin, eta oraingoan beren azken ikuskizuna aurkeztuko digute.

Gure koadrila xelebrea ikastetxera bueltatu da!! Bertan, gure bizitzaren parte izan diren egoera eta doinuen bitartez, une ahaztezinak biziberrituko dituzte. Ikasitakoa desikasten saiatuko dira, ikusleen eskutik, ikasketa prozesu berri bat umorez eraikitzeko asmoz. Denak gelara, txirrina jo du eta!

  • Hizkuntza: testurik gabe.
  • 50 min.

Euria balitz Azokan.