Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

UZTAKALE. Manttalingo Alaba. Poesia errezitaldi musikatua, uztailaren 9an, 19:00etan Agirre Etxeberri parkean

2025/07/04
UZTAKALE. Manttalingo Alaba. Poesia errezitaldi musikatua, uztailaren 9an, 19:00etan Agirre Etxeberri parkean

Proposamen berezi eta goxo bat izango dugu datorren uztailaren 9an, Agirre-Etxeberri parkean, (Eguraldiak lagunduko ez balu Azokan).

Mikel Etxabururen poesia-liburuan oinarritutako errezitaldi musikatua, akordeioia, bibolina eta ahotsa. Ikuskizunean, Nerea Zuloaga, Irina Álvarez eta Jon Gardokik hartzen dute parte Etxabururekin batera, eta horrela azaltzen dute emanaldian bildu dutena: “Gela hezeetan gertatukoak gure gogoan oihartzun egin dezan idatzi eta kantatuko dugu. Oroituko ditugu Saturrarango kartzelan ito ziren emakumeen ekaitzak eta labarrak. Orain udatiarrek autokarabanak aparkatzen dituzten toki berean egon ziren gatibu 4.000tik gora emakume. Itsasoak denen izenak dakizki. Banaka-banaka oroitzen ditu han hil ziren 166 andra, haur eta gazte. Oroitzen ditu errudun sentitzen delako, ez zelako oldartu arroken kontra, eta horren ordez, hildako haurren izenak ezabatu zituelako, olatuz olatu eta malkoz malko. Manttalingo alaba poema liburua oinarri hartuta, haien izenak ikasiko ditugu, oroitu eta aitortza egingo diegu”..

Gaur egun, jende asko autokarabanetan joaten da asteburua hara igarotzera, hondartzara…; lehen, aldiz, kartzela bat zegoen han. 1948an inauguratu zuten. Lehenago bainuetxe bat izan zen, baina errepresiorako espazio bihurtu zen.

Uztailak 9, asteazkena

ERREZITALDI MUSIKATUA.

“Manttalingo Alaba”

Arratsaldeko 19:00etan.

Agirre Etxeberri parkean. *Eguraldi txarrarekin: Azokan.

Denontzat-Gazte eta helduak.

Hizkuntza: Euskara.

Iraupena: 60m.