Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

UZTAKALE. Eraitsi S.L. kale antzerkia, uztailaren 17an, osteguna, 19:00etan Kale Nagusian

2025/07/11
UZTAKALE. Eraitsi S.L. kale antzerkia, uztailaren 17an, osteguna, 19:00etan Kale Nagusian

Goitibera antzerki taldeak “Eraitsi S.L.” kale ikuskizuna eskainiko du uztailaren 17an, osteguna, 19:00etan Kale Nagusian.

Pentsatu al duzu inoiz ea nola suntsitzen den plaza bat? Edo arkitekturaz haratago zerk sortzen duen plaza? Eraitsi S.L. zuen herriko plaza botatzera etorri da, Basque Culture Exhibition Forum mega-egitura eraiki ahal izateko.

Egingo al dute eztanda? Espazio publikoa eta jolasaren inguruan hausnartzen duen publiko guztientzako kaleko ikuskizuna.

Eguraldi txarrarekin: Azoka.

Denontzat. Gazte eta helduak. Euskaraz.