UZTAKALE. Bertso poteoa Ane Beloki, Maialen Akizu eta Haira Aizpuruarekin uztailaren 10ean
2025/07/04

Datorren ostegunean, uztailak 10, Bertso Olariak Elkarteak sustaturik, Bertso Poteo bat izango da 19:00etatik aurrera erdiguneko kaleetan.
Elkarte sustatzaileak, bere 25. Urteurrenean, honako bertsolari hauek gonbidatu ditu ekitaldirako:
Ane Beloki, Maialen Akizu eta Haira Aizpurua.
Eguraldi txarrarekin: Erdiguneko aterpe eta tabernetan arituko dira.