UZTAKALE. “Atsoak dantzan” kale antzerkia uztailaren 23an, asteazkena, 19:00etan Kale Nagusian, Pikor teatroaren eskutik
2025/07/17

Zahar-etxetik ihes egin duten bi adineko emakume herriz herri eta kalez kale dabiltza, txundituta bezala, alde batetik bestera, bietako bat gurpildun aulkian. Egoitzako zaintzaileak beraien bila dabiltza, baina amonek dagoeneko hartu dute erabakia; beraiek ez dira bazterrean uzten den traste zahar horietako bat.
Oraindik ametsak betetzeke dituzten adineko pertsona zoriontsuei omenaldia egiten dien ikuskizuna.
Denontzat. Gazte eta helduak. Euskaraz.
Eguraldi txarrarekin Azokan.