Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

UZTAKALE. Anker kontzertuan, uztailaren 18an, ostirala, 19:00etan Brinkolan

2025/07/12
UZTAKALE. Anker kontzertuan, uztailaren 18an, ostirala, 19:00etan Brinkolan

Brinkolako Arriurdin elkartearen eskutik datorkigu Uztakaleko hurrengo ekitaldia, eta Brinkolako Ergoena parkean izango da. Anker taldearen kontzertua izango dugu uztailaren 18an, ostirala, 19:00etan.

Anker 2019an Legazpin (Gipuzkoa) sortutako heavy metal taldea da. Haien musikaren barruan, thrash-a, metal klasikoa, metalcore-a, death melodikoa eta power metal estiloak nabarmentzen dira.

Denontzat. Gazte eta helduak. Euskaraz.