Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Uztakale 2025, ekainaren 28tik uztailaren 24ra; eta KZgunea uztailean

2025/06/20
Uztakale 2025, ekainaren 28tik uztailaren 24ra; eta KZgunea uztailean

Aurtengo Uztakaleko egitaraua ere prest dugu eta datozen egunetan iritsiko da herriko postontzi guztietara, baina ohi bezala, egitarau osoa eta ekitaldien xehetasunak egunez egun hurrengo loturan duzue ikusgai:
 

EGITARAU OSOA ETA XEHETASUNAK

Uztakalek, uztailean ere kulturaz gozatzeko aukera eman nahi die bai herritarrei, eta baita udan eta kalean kultura bizi nahi duen edonori ere, Euskal Herrian eta Legazpin sortzen den kaleko uzta proposatuz. Kaleko uzta anitza eta ugaria: genero desberdinetako musika eta kale ikuskizunak izango ditu ardatz nagusi egitarauak, baina bestelakoak ere izango dira, eta guztiak doan.

Guzti hau Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Kale Antzerkia bultzatuz programaren laguntzaz izango da posible.

Kulturak on dagizuela guztioi.

KZguneari dagokionez https://www.legazpi.eus/bizi/kzgunea loturan aurkituko duzue uztaileko ikastaro plangintza. Uztailean Legazpiko KZguneko begiralea goizez egongo da 9:00-13:00etara.