Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Urteko azken Ikus-entzunezkoa, Ikatza Argazkilari elkartearen eskutik

2021/12/11
Urteko azken Ikus-entzunezkoa, Ikatza Argazkilari elkartearen eskutik

Proiekzioak IKATZAko bazkideen 300 argazki inguru erakutsiko dizkigu, 40 mn-ko iraupena izango duen ikus-entzunezko batean muntatuak.
Aurten, bazkideen artean hilero egiten den “BARNE” lehiaketara aurkeztutako lanak erakutsiko dira. Lehiaketan parte hartzaile bakoitzak bi argazki aurkezten ditu: bat gai jakin bati buruzkoa, eta bestea gai libre bati buruzkoa.

Emanaldi honetan, IKATZAko hainbat bazkideren argazki lana ezagutu ahal izango dugu.