Urtarrilaren 24tik 30era aurkezpen saioak herriko ikastetxeetan, hezkuntza eskaintzaren berri emateko

Datozen egunetan zehazki, otsailaren 2tik 13ra bitartean izena emateko epea eta, ondoren, matrikulazioa irekiko da, 2026-2027 ikasturtean Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko nahiz itunduetan ikasi nahi dutenentzat.
Hori dela eta, herriko ikastetxeek beraien hezkuntza eskaintzaren berri emateko aurkezpen-saioak egingo dituzte:
- Olamendi eskola publikoa:
urtarrilak 24, larunbata, 11:00etan,
Arantzazu Haur Hezkuntzako geletan (Laubide auzoa, 11).
- Haztegi ikastola:
urtarrilak 27 eta 29, 17:30ean eta urtarrilak 30, 10:00etan (euskaraz);
eta urtarrilak 28, 17:30ean (gazteleraz).
Saio guztiak Latxartegi Haur Hezkuntzako geletan izango dira (Latxartegi kalea,4-5).
Bestalde, aurreko egunetan Udalak 2 urteko eta 12 urteko seme-alabak dituzten familiei Bizikidetza-ziurtagiria igorri die, beharrezkoa izango baita erabakitzen duten ikastetxean izena emateko. Horren helburua da, herritarrei dokumentazio hori ematea, udal-bulegoetara joan beharrik gabe.
Azkenik, beheko estekan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza sistemari buruzko informazioa ikus daiteke, hainbat hizkuntzatan:
HEZKUNTZA SISTEMARI BURUZKO INFORMAZIOA