Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Urriaren 25ean, Euskal jolasen festa Sorgintxulorekin. Izen-ematea online, urriaren 23ko 14:00ak arte

2025/10/19
Urriaren 25ean, Euskal jolasen festa Sorgintxulorekin. Izen-ematea online, urriaren 23ko 14:00ak arte

Datorren asteko larunbatean, urriaren 25ean, haurrek eta helduek familian elkarrekin jolastuko dute Sorgintxulo aisialdi taldeak aurrera eramango duen 19. Euskal Jolasen Festan. Familiak Euskal Herria plazan elkartuko dira arratsaldeko 17:00etan. Eguraldi txarrarekin, Urbeltz pilotalekuan egingo da.

Hezkuntza zerbitzuak gogorarazi duenez, ekintza horretan HHko 3.mailatik LHko 4. mailara bitarteko haurrek eta haien gurasoek, aitona-amonek, osaba-izebek, zaintzaileek,... har dezakete parte. Haurra pertsona heldu baten ardurapean egongo da, ezin du bakarrik parte hartu. Ordubete pasatxo iraungo duen ekintza horretan, ondoren praktikan jar ditzaketen euskal jolasak eta abestiak ikasiko dituzte.

Ekintza hau Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan kokatzen da, Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena.

Izen-ematea online

Izen emate bakarra egingo da familia bakoitzeko. Haurrek bakarrik ezingo dute izenik eman. Helduek beraiekin jolastu beharko dute.

Izen-ematea hurrengo ostegunera arte egin daiteke, urriak 23, arratsaldeko 14:00ak arte, lotura honetan klik eginez:

IZEN-EMATEA

Ez galdu familian eta lagunekin euskaraz jolasteko aukera!

►Ikusi kartela