Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Urrian Latxartegi Aretoan izango diren ikuskizunetarako sarreren salmenta irailaren 16tik aurrera

2025/09/15
Urrian Latxartegi Aretoan izango diren ikuskizunetarako sarreren salmenta irailaren 16tik aurrera

Urrian abiatuko da Latxartegi Aretoan ikuskizunen (kontzertu, antzerki,…) denboraldia eta urrian bertan izango diren bi emanalditarako on-line bidezko aurre salmenta martxan jarriko da irailaren 16an, asteartea.

Hona emanaldiak:

Urriak 3, ostirala: KONTZERTU DRAMATIZATUA. AZTIA. Don Inorrez eta Metrokoadrokaren eskutik. 20:00etan Latxartegi Aretoan. Sarrera 10€

Oholtza gainean umorea eta kontzertu giroa izango dira nagusi, musika, antzerki bakarrizketa eta butoh dantza uztartuta, Ainhoa Alberdi, Karlos Arancegui, Oier Guillan, Fernando Neira eta Imanol Ubedaren eskutik.

Aztiak zoriontasunaren inguruko mintegi bat antolatu du, “Zoriontasuna hasiera bat besterik ez da” leloarekin. Bertan “autolaguntzaz” mintzatuko da, zirikatzaile, baina ezkutuan “auzolaguntza” izango du xede. Jendartean deslilura eta desesperantza nagusitzen ari direla dirudien garaiotan, des-deslilura aldarrikatuko du Aztiak, hasiera oro zerbaiten amaiera izan daitekeen itxaropenarekin.

Urriak 17, ostirala: ANTZERKIA. “Zorretan”. Hika teatroaren eskutik. 19:30ean Latxartegi Aretoan. Sarrera 10 €

Umore zentzugabea eta tentsio-uneak nahasten dituen tragikomedia, maitasuna, amatasuna eta zaintzak aztertuz. Bikote baten bizitza astinduko da emakumeak jakiten duenean ama beraiekin joango dela bizitzera. Barre eta gogoeta artean, etxeko kaosari eta iraganeko mamuei egin behar diete aurre.

XXV Donostia Antzerki Saria 2025 jaso zuen, 2025eko martxoaren 27an.

  • Sorrera eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
  • Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola.
  • Antzezleak: Miren Gaztañaga, Jabi Barandiaran, Iñake Irastorza.

Sarreren aurre-salmenta  on-line egin daiteke

https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/ loturan.

Sarrerarik geratzen bada, emanaldi egunean bertan, aretoko leihatilan jarriko dira saioa hasi baino ordubete lehenago.

Sarreren prezioa: 10€takoa izango da.