Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Urola Garaiko mugikortasunari buruzko inkesta

2025/10/02
Urola Garaiko mugikortasunari buruzko inkesta

Uggasak, Urola Garaiko 4 udalekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuarekin elkarlanean,abian jarri du herritarrei mugikortasunari buruz duten iritzia ezagutzeko kontsulta-prozesu bat. Horrela, herritarrek modu anonimoan erantzun ahal izango diete mugikortasunaren ezaugarri, gabezia eta  erronka nagusiei buruzko galderei.

Helburua eskualdearen errealitatea eta herritarrak kezkatzen dituzten arazoak ezagutzea da; horregatik, inkesta hau ahalik eta irekiena eta parte-hartzaileena izatea bilatzen du. Horretarako, garrantzitsua da aha denik eta jende gehienak parte hartzea, esperientzia bakoitza bakarra baita. Bildutako informazio guztiarekin mugikortasun-diagnostiko bat egingo da, eta azaroan amaituko da.

Inkesta hurrengo egunetan egongo da eskuragarri, formatu fisikoan, kiroldegian, Kultur Etxean, Gizarte Zentroan eta Udaletxean.

Formatu digitalean, esteka honen bidez datorren urriaren 16ra arte.

INKESTA

Eskerrik asko laguntzagatik!