Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Ur txorroten parkea eta kiroldegiko solarium-a ostiraletik aurrera zabalik

2025/06/11
Ur txorroten parkea eta kiroldegiko solarium-a ostiraletik aurrera zabalik

Uda denboraldia hasiko da ostirala honetan Legazpin, San Inazio auzoko ur txorroten parkea eta kiroldegiko solairuma ere ostirala honetan zabalduko direlarik. Azken egunetako beroari aurre egiten lagunduko eta udaz udaz gozatzen lagunduko digute gune hauek.

Ur txorroten parkeak bi gune ditu. Batetik, haurtxoentzako txokoa dago, eguzkitik babestuta, eta bestetik, nagusiagoena, elementu erakargarri eta dinamikoagoekin hornituta. Denera 14 txorrota eta jolas elementuz osatuta dago gunea, guztiak ere zirkuitu itxiko ura botatzen dutenak. Gune hau babesleku klimatikoa da eta honetan ingurumen jasangarritasuna eta osasungarritasuna uztartzen dira.

Ur txorroten parkea egunero egongo da zabalik, 10:00etatik 20:00etara eta aurten ere behin-behineko komun bat jarriko da ondoan, ordutegi berarekin zabalduko dena.

Kiroldegiko solairum-a

Uda denboraldia hastearekin batera Bikuña kiroldegiko igerilekuko solairum-ak ere bere ateak zabalduko ditu ostiralean, hau kiroldegiko ordutegian zabalik egongo delarik. Solariumaren ordutegia ondorengoa izango da: 10:00etatik 20:00etara

Bai ur txorroten parkea eta baita solairuma ere ekainaren 13an zabaldu eta irailaren 14-ra arte egongo dira martxan. Gozatu uda!

UR-PARKEA ERABILTZEKO ARAUAK

IGERILEKUEN ORDUTEGIA