Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Ur-parkearen erabilera astebete luzatu da tenperatura altuengatik

2025/09/16
Ur-parkearen erabilera astebete luzatu da tenperatura altuengatik

Zurrusta parkea igandean ixtea aurreikusita zegoen arren, udalak bere funtzionamendua aste bete luzatzea erabaki du datozen egunetan espero diren tenperatura altuak direla eta.


Beraz atzo astelehena, parkea itxita egon bazen ere, gaurtik aurrera berriro erabili ahal izango da, igandera arte. Neurri honekin, zerbitzua astebetez luzatuko da, bizilagunei bero-boladaren erdian freskatzeko alternatiba bat eskainiz.


Ur parkeak ohiko ordutegian funtzionatuko du, 10:00etatik 20:00etara.