Unax Larrazak Espainiako Judo Txapelketan parte hartuko du apirilaren 26an

Apirilaren bostean Gasteizko Arriaga kiroldegian haur mailako Euskadiko Txapelketa ospatu zen. Bertan Judo Legazpi klubeko ADRIANA REAL, IBON BETOLAZA, ANDONI SUÁREZ eta UNAX LARRAZA aritu ziren.
Adrianak eta Ibonek ezin izan zuten espero zuten emaitza lortu, baina lan izugarria egin zuten txapelketara iritsi ahal izateko.
Andoni Suarezi dagokionez, zilarrezko domina lortu zuen nahiz eta erretiratu beharra izan, finalean zehar izandako lesio larri baten ondorioz.
Bestalde, Unax Larrazak urrezko domina lortu zuen Euskadiko Txapelketan bigarren urtez jarraian. Hori dela eta, apirilaren 26an Aragoiko Huesca hirian egingo den Espainiako haur mailako txapelketarako sailkatu da.
"Iaz Unaxek oso lan ona egin zuen Espainiako txapelketan eta aurten lan hobea egin ahal izatea espero dugu eta zergatik ez, hurbildu edo podiumera igo. Unax oso motibatuta dago, gogor ari da lanean, eta dena gerta daitekeen arren, Espainiako txapelketan asko aurreratu ahal izatea espero dugu ", esan du Asier Berasategik Judo Legazpi Klubetik.