Udalak liztor asiarraren 20 tranpa jarriko ditu herriko gune ezberdinetan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Basanimalien eta Landareen Zerbitzuak, liztor asiarraren aurkako tranpak jartzeko 2025eko ekitaldia, martxoaren 3an hasiko zela jakinarazi zuen. Liztor asiarraren garapena saihesteko, habi primarioak sortu ez daitezen, tranpa desberdinak jarri dira udalerrian zehar. Udalak guztira 20 tranpa jarriko ditu Legazpin.
Liztor asiarraren kanpaina
Kanpaina martxoan aktibatu da eta abenduko lehen egunera arte egongo da martxan. Martxoan, habi primarioak sortu ez daitezen tranpak jartzen dira. Ondoren habi primarioak detektatu bezain pronto, kendu egiten dira gure baliabide edo Aldundiaren baliabideen bitartez (suhiltzaileak edo basozaina). Azken fasean udatik abendura arte, habi sekundarioen jarraipena egingo da eta habi primarioekin erabiltzen den prozedura berdina jarraituko da.
Garrantzitsua da azpimarratzea, batzuetan habiak ez direla kentzen, horrek duen konplexutasunagatik, baina horrek ez duela esan nahi tratatu ez direnik.
Astero tranpen jarraipena egingo da.