Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Udalak datozen hilabeteetan egingo diren lorezaintza lanen berri ematen du

2026/01/28
Udalak datozen hilabeteetan egingo diren lorezaintza lanen berri ematen du

Udalak datozen hilabeteetan zehar hainbat jarduera egingo ditu udalerriko berdeguneak eta espazio publikoak mantendu eta hobetzeko.

Lan horien artean egongo dira inausketa, belar-mozketa, landaketa berriak, lorategien egokitzapena eta parke zein gune berdeen mantentze-lanak, herriaren irudia hobetzeko eta herritarren ongizatea sustatzeko helburuarekin.

Gainera, Agirre Etxeberriko ezki hau gaixorik dago. Oinarriko karpoforoak erakusten digu onddoak usteldurak eragin dizkiola. Iaz bere bikotea bota zen arrazoi berdinagatik eta bi ale gazte landatu dira. Beraz, egun hauetan zehar kenduko da zuhaitza.

Agirre Etxeberrin baita ere indigaztainonondo lehorra eta gaztainondo arrunta gaixorik daude. Atzera bueltarik ez duen gaixotasuna (onddoa) eta gaztainondoei eragiten diena batez ere. Beraz, bi zuhaitz hauek ere kenduko dira eta ondoren, beharrezko landaketak burutuko dira. 

Biak kentzea aholkatzen da eta Agirre Etxeberri pixkanaka bakanduz joatea, zuhaitz dentsitatez ondo hornitua dagoela deritzogu.

Lanek eragozpen txiki eta puntualak sor ditzakete; horregatik, aldez aurretik eskertzen dugu herritarren ulermena eta lankidetza.

Udalak lanean jarraitzen du ingurune zainduagoa, jasangarriagoa eta atseginagoa eskaintzeko.

URTARRILA 2026
19 Estazio kimaketak
20 Estazio kimaketak
21 Urtatza kimaketak
22 Urtatza kimaketak
23 Urtatza kimaketak
24
25
26 Kiroldegiko aligustreak
27 Kiroldegiko aligustreak
28 Bikuña aligustreak
29 Bikuña aligustreak
30 Olamendi eskolako atzekaldea
31
OTSAILA 2026
1
2 Arantzazu / San Juan kimaketak
3 Arantzazu / San Juan kimaketak
4 Arantzazu / San Juan kimaketak
5 San Inazio soropilak
6 San Inazio soropilak
7
8
9 San Martin soropilak
10 Itxaropen / Juanastegi soropilak
11 Itxaropen kimaketak
12 Itxaropen kimaketak
13 Estazioa
14
15
16 Hainbat landaketa
17 Plazaola
18 San Inazio (Muru)
19 Erdigunea
20 Urtatza
21
22
23 Urtatza
24 Urtatza
25 Urtatza
26 Laubide biribilgune
27 Laubide
28