Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Udal Liburutegiak argitaratu duen Neguko Gida

2014/12/17
Udal Liburutegiak argitaratu duen Neguko Gida
Legazpiko Udal Liburutegiak, Debagoienako beste liburutegi batzuekin elkarlanean, bigarrenez kaleratu du Neguko Gida. Bertan adinka sailkaturik, liburu, disko eta filmak proposatzen dira. Gidan jasotako material guztia Liburutegian eskura daiteke eta garai honetan opariak egiteko ere baliagarri izatea nahi da.

Neguko Gida

Honako hau dugu irakurketa sustatzeko asmoz aurtengoan Udal Liburutegiak egin duen azken ekimena, eta gogoan izan gabonetan abenduaren 22,23,29 eta 30ean ateak irekita izango ditugula ohiko ordutegian.