Udal langileek erosi dute Korrikarako kilometroa
2015/03/17
Datorren igandetik astelehenerako gauean pasako da, eta udalak Herritar guztiei deia egin die parte hartzeko euskararen jai handi honetan
Datorren ostegunean hasita, hilak 19, martxoaren 29ra bitarte, AEK-k euskararen aldeko lasterketa erraldoia egingo du; alegia, Korrika. Aurten 19. edizioa izango da, Urepelen hasi eta Bilbon amaituko dena.
Horregatik, martxoaren 22tik 23rako gaua (igandetik astelehenerakoa) berezia izango da legazpiarrontzat; izan ere, goizeko 05:00ak aldera pasako da Korrika Legazpitik. Aspaldian daude kilometroak salgai, eta udaleko langileek dagoeneko erosi dute eurena.
Gau horretarako hainbat ekintza daude antolatuta; tartean, korrikalariak berotzeko txokolate jana. Martxoaren 23rako, berriz, Korrika Txikia dago iragarrita.
Udalak bat egin du euskararen aldeko ekimen berezi honekin, eta herritar guztiei dei egin die Korrikan parte hartzeko.
Korrikari buruzko informazio gehiago jakin nahi izanez gero, honako telefono zenbaki hauetara deitu edo helbide elektroniko honetara idatz daiteke: 688608848/678686948 edo This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. .