Udal Euskaltegian izena emateko azken egunak
2025/09/23

Euskara ikasteko taldeak osatzen ari dira Legazpiko Udal Euskaltegian; A1etik C2 arteko mailetan. Talde batzuk osatuta daude eta bertan sartzeko aukera dago oraindik.
Hauek dira osatutako taldeak:
- Hasierako A1 mailako taldeak goizez eta arratsaldez.
- A2 mailako taldea arratsaldez
- B1 -B2 mailako taldeak goizez eta arratsaldez.
- C1 mailako taldeak goizez eta arratsaldez
C2 mailako taldea osatu gabe dago oraindik eta dei berezia egiten du euskaltegiak taldea osatu ahal izateko.
Izen ematea, ostiralera arte
Ostiralera arte, irailaren 26ra arte izango da irekita izena emateko epea eta klaseak urriaren hasieran hasiko dira. Informazio gehiago edo izena eman nahi dutenek 843 74 00 90 telefonora deitu dezakete, euskaltegira jo dezakete edo galdetegi hau betez gero, euskaltegia jarriko da interesa dutenekin harremanetan.