Udal egutegiko lehiaketa - urtarrileko irabazlea

Urtarrileko hitz ezkutua: MOTIBAZIOA
Hilabete honetan 141 erantzun jaso dira, hauetatik 115 zuzenak izan direlarik.
Herriko denda edo ostalaritzako saltokietan erabiltzeko 50 euroko erosketa-bonuaren irabazlea JUAN JOSE GASTAÑARES IARTZA izan da.
Hilabete honetatik aurrera, eta urteko hamabi hilabeteetan zehar, kirolak eta osasun mentalak bat egiten dute 2026ko egutegian. Legazpin egiten den jarduera fisikoaren hainbat adibide erakusten dituzten argazkiez gain, horietako bakoitzaren onurak ezagutzeko esaldiak ere aurki ditzakegu.
Hilabeteari dagokion argazkiak eta esaldiak pista bat emango dizuete, eta ezkutuko hitza asmatu beharko duzue. Egutegiko azken orrialdean aurkituko dituzue erantzun guztiak, lagungarri izango direnak.
Pentsatu, eman buelta bat eta ASMATU!
Hemen otsaileko hitz ezkutua:

Asmatu eta 50 €-ko bonu baten zozketan parte hartuko duzu.