Udal egutegiaren lehiaketa. Abenduko galderaren erantzuna: BIKARIOETXEA
2025/01/09

Abenduko argazkiaren inguruan…
Eliza aldeko ikuspegi bitxia, 1912. urtekoa baino lehenagokoa, ez baita Pedro Seguraren etxea ikusten. Haren lekuan Etxezuri dago eta ondoan Angela Makibarren etxea, XIX.mendean eraikitakoa. Parean, Bikarioetxe zaharra, pareta handi batek haren baratza inguratzen duela.
