Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Udako marrazki ikastaro trinkoa Arkatza elkartearen eskutik

2025/05/03
Udako marrazki ikastaro trinkoa Arkatza elkartearen eskutik

Izen ematea maiatzaren 5etik 30era, Kultur Etxeko Harreran.

Arkatza Elkarteak aurtengorako ere antolatu du Udako Marrazki ikastaro trinkoa.

Ikastaroa, ekainaren 23tik uztailaren 18ra eskainiko da, astelehenetik ostiralera, 10:30etatik 12:30etara.

Parte hartzeko gutxieneko adina 6 urte izango da, 2019an jaioak.

Ikastaroaren kostua 50€takoa izango da, eta lehen egunean jakin araziko zaie parte-hartzaileei nola egin behar duten ordainketa.

Plaza mugatuak: 24