Txakurren jabeentzako doako formakuntza berri bat aurrera eramango da Legazpin, Kangune-ren eskutik

Gaur egun, txakurrak, pertsonen eguneroko bizitzaren parte dira hainbat familietan, eta hauek herriko beste biztanleekin ere espazioa konpartitzen dute. Hau horrela izanik, ahalik eta elkarbizitza onena lortzeko helburuarekin, udalak formakuntza saio batzuk prestatzea erabaki zuen aurreko urtean. Lehenengoa 2024ko urrian hasi zen eta bi taldek parte hartu zuten honetan, 16 txakur guztira. Ekainean beste ikastaro bat antolatzeko asmoa dago eta honetan parte hartzeko izena emateko epea maiatzaren 15ean zabalduko da. Saio hauek, ezagutza duen “Kangune” enpresaren bitartez bideratuko dira pasa den 2024an bezala. Helburua, elkarbizitzarako oinarrizko heziketa lantzea izango da.
Formakuntza horretan parte hartzeko baldintzak jarraian definitzen dira:
- Gehienez 8 txakur egongo dira saioetan. Etxean txakurrarekin bizi den edonor etor daiteke
- Formakuntza astean behin izango da, 8 astetan zehar
- Txakurrak txip eta bakunak izan behar ditu. Kartilla aldez aurretik aurkeztu beharko da udaletxean.
- Lekua: Herriko plaza
- Ordua: 19:00tan
- Formatzaileak: Xabier Arrese eta Andrea Ruiz (kangune)
- Formakuntza: “obediencia urbana”, oinarrizko heziketa
- Doain
Izena emateko:
1.- Txakurraren kartilla txip zenbakiarekin
2.- Txakurrarekin formakuntza egingo duen etxeko pertsonaren izen abizenak eta NAN zenbakia
3.- 8 pertsonako topea izanik, eskaera gehiago badaude, Formakuntzan parte hartzea zozketatu egingo da
4.- Legazpin erroldaturiko pertsonek lehentasuna izango dute.
Ikastaroa: ekainak 2tik uztailak 21 arte biak barne.
Izena emateko epea: maiatzak 15tik 26 arte Herritarren arreta bulegoan.