Toldo berria instalatu da Meazti-Etxean bizilagunen erosotasuna hobetzeko

Meaztiko etxeko bizilagunen eskariari erantzuna emanez, eraikinaren kanpoaldean toldo berri bat instalatu da. Toldo honen xedea eguzkia eta euriarengadik babestea da, sarrera osoa eta portxearen gehiena estaliz.
Meazti Etxea, nagusiki pertsona autonomoentzat zuzendutako tutoretzapeko etxebizitza zerbitzu bat da, pertsona hauek beraien egunerokotasuneko beharrei aurre egiteko zerbitzu eta babes neurri ezberdinez gozatzen dute. Tutoretzapeko etxebizitza zerbitzu honek, autonomia ingurumen seguru batean sustatzen du, bizitza eta pertsona nagusien partehartzea indartuz.
Babes ekipamendu berria, etxebizitzaren kanpoaldeko erabilera amankomuneko espazioan instalatu da, sarreran hain zuzen, urte osoan zehar espazio seguru eta eroso bat sortzeko helburuarekin. Instalatzerako orduan, kontuan eduki dira toldoaren materialak eta estruktura, egoera klimatiko guztietara adaptatzeko eta iraunkortasun bat bermatzeko helburuarekin. Era berean, estetikoki Meazti-etxeko ingurura adaptatu da, eragin bisuala ahal den gehien neurtzeko helburuarekin.
Gizarte zerbitzuetako zinegotziaren arabera, Nerea López de Heredia, “Ekintza honek erabiltzaileek adierazitako beharrei erantzuten die, babestutako espazio bat, biltzeko, deskantsatzeko eta kanpoan jarduerataz gozatu ahal izateko. Espazio amankomunak hobetzeko proposamenak jasotzen jarraituko dugu, Meazti eroso, hurbileko eta pertsonen beharretara adaptutako zerbitzu bat izaten jarrai dezan.
Aurten, aurreikusita ditugun beste motatako beharrezkoak diren ekintza batzuk eramango dira aurrera Meaztin, erabiltzaileen ongizatea eta bizi-kalitatea bermatzeko helburuarekin. Toldoaren berriaren instalakuntza, borondate honetan oinarritutako aurtengo lehenengo ekintza izanda.