Telar Ikastaroa urritik abendura izango da. Izen emateak eta informazioa Kultur Etxeko harreran

Kultura arloko herriko hainbat eragilek ikasturte berrirako ikastaro eskaintza iragarrita dago, baina Irule Elkarteak proposatu duen Telar ikastaroa erabat finkatu da eta urria, azaroa eta abenduko ostegunetan izango da 17:30etatik 19:30etara.
Ikastaro honekin Elkartea bere sustraietara itzultzen da, eta azken 20 urteotan eskaini ez den Ikastaro eskaintza luzatzen die herritarrei.
Gogoan izan iraila zein urrian martxan jarriko diren honako hauetarako izen ematea ondoren zehazten diren datetan egin ahal izango da Kultur Etxeko Harreran.
9tik 18ra: EGUR TALLA IKASTARORAKO IZEN EMATEA:Irailaren 23an hasiko da 24 ordutako ikastaro hau. Saioak astelehenetan izango dira. Bi ordutegi izango dira aukeran,16:00-18:00 edo 18:00-20:00, biak arratsaldez. Txirbil elkarteak udalaren laguntzaz antolaturiko ekintza dugu honako hau. Ikastaroaren kostua 40€takoa izango da, eta hasten den egunean egin beharko da ordainketa.
9tik 26ra:BUZTINGINTZA IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Hastapenekoa izango da. Urriaren 13an hasiko da. Saioak, astelehenetik ostiralera 18:30etatik 20:30etara izango dira, ordu kopurua osatu arte. Izen ematea Kultur Etxean. 40€. Xalinko Elkarteak sustaturiko ikastaroa. Plaza mugatuak: 12.
9tik 26ra: TELAR IKASTAROA. Urritik Abendura. Ostegunetan 17:30etatik 19:30etara. Izen ematea Kultur Etxean. 36€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa. Plaza mugatuak: 8
9tik 26ra: PUNTU IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Ikasturte guztiko ikastaroa. Urrian hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da 17:30etatik 19:30etara. Izen ematea Kultur Etxean. 36€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa. Plaza mugatuak: 8
Udalak antolatu edo/eta diruz lagundutako ikasturte guztiko ikastaro eskaintza www.legazpi.eus weborrian Ikastaroak-Kultura atalean aurkituko duzue.