Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Taupada Topaketa maiatzaren 18an ospatuko da Legazpiko Bikuña kiroldegian

2025/05/11
Taupada Topaketa maiatzaren 18an ospatuko da Legazpiko Bikuña kiroldegian

Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kirol Departamentuarekin batera"Taupada" eskubaloi egokituaren Gipuzkoako Txapelketa antolatu zuten 2025ko urte hasiera. Txapelketa honen helburua, eskubaloiaren praktika normalizatzea desgaitasuna duten pertsonen artean, kolektibo hori kiroletik kanpo uzten duten oztopo asko gainditzea, eta, gainera, kirolaren bidez inklusioa lortzea da. Honen ildoan eta helburu honekin jarraituz “Taupada Topaketa” aurrera eramango da maiatzaren 18an Legazpin, La Salle eskubaloi taldearen esku.

“Bi urte badira ekintza desberdinak egiten hasi ginela eta oraingoan topaketa honi heldu diogu”, azaltzen du Ibon Altzelai La Salleko kideak. Liga berri hau Gipuzkoako Federazioak sortu du eta gaur egun lau talde daude: Txingudi (Irun), Zarautz, Ereintza (Errenteri) eta Barakaldo. Hilabetean behin jolasten dute eta egitasmoa sustatu eta garatzeko asmoz, Topaketa desberdinak antolatzen dira. Legazpiko Taupada Topaketa maiatzaren 18an goizean izango da, Bikuña kiroldegian. “Azken helburua Goiherri eskualdean ere talde bat sortzea izango litzateke”, dio Altzelaik.

Legazpiko Topaketan, formazio atal bat izango da. Bertan taldea gidatzeko asmoz, entrenatzaileek ikastaro bat jasotzen dute; ondoren parte hartze librea egongo da eta amaitzeko gaur egun osatzen duten taldeen arteko partidu bat aurrera eramango da, ikusleak ikusi dezaten nolakoa den Eskubaloi egokitua. Parte hartzen dutenak desgaitasun mentala dutenak izango dira soilik.