Sustraiak dantza taldeko dantzari txikien jaialdia ekainaren 13an
2025/06/06

Ikasturte amaierarekin etorri ohi dira urtean zehar egindako lana erakusteko jaialdiak. Eta horixe da hain zuzen ere Sustraiak dantza taldeko dantzari txikiek prestatu duten jaialdian erakutsiko digutena.
Dantza erakustaldia ekainaren 13an, arratsaldeko 18:00etan, Euskal Herria plazan izango da. Emanaldi hau urtez urte herriko gune desberdinetara eraman izan dute, eta aurtengoan taldearentzat urte berezia izanik, eta haurren taldearen 49. Urteurrena ere bai, erdigunera etorriko dira berriz ere, Euskal Herria plazara, Azoka parera. Euria balitz Azokan egingo lukete.